San Telmo museoan grabatuko dute 'Sos Kantak Arriskuan' saioa bihar
Herriz, herri ibili ostean, ETB 1eko SOS Kantak Arriskuan programa Donostiara iritsi da, eta bihar izango dute grabaketa eguna, San Telmon. Sare sozialetan zabaldutako mezuan iragarri dutenez, Iker Laurobak eta Klara Mendizabalek gidatutako saioak Zurriola aldetik izeneko abesti herrikoia berreskuratuko du.
Emanaldia museoan izango da, gaueko hamarretan, eta aurreratu dutenez, ikusleak beharko dituzte. Grabaketak ordubeteko iraupena izango du eta ikusle gisa bertaratu nahi izanez gero, 609 78 96 95 telefonoan eman beharko da izena, aldez aurretik.
Sos Kantak Arriskuan
Iker Lauroba, Lide Hernando eta Klara Mendizabal herriz herri aritzen dira herrietan belaunaldiz belaunaldi kantatu dituzten abestiak ezagutu eta berreskuratzeko asmoz. Kanta horien inguruko historiak ikertzen dituzte eta kantak moldatu eta grabatuta uzten dituzte, bertsio modernoago batean.

