Igarotako bidearen kronologia bat

Donostiako Familia Laguna programan 114 familiak parte hartu dute

FamiliaLaguna2024 Donostiako Familia Laguna programaren ekitaldia, Aquariumean.Ongi Etorri Eskolara

Azken urteotako ohitura onari jarraipena emanez, 2023-24 ikasturtean Donostiako Familia Laguna programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia egin zuten atzo, Donostiako Aquariumean. Donostiako Udaleko Kultur Aniztasun Sailaren Ongi Etorri Eskolara proiektuak sustaturiko egitasmoa da.

Familia Laguna programak migratutako familiak tokiko familiekin harremanetan jartzen ditu, eskolara egokitzeko prozesuan akonpainamendua eskaintzeko eta Donostiako auzoetan kulturarteko harremanak sustatzeko. Programa horretan 114 familiak hartu dute parte Donostian.

Ekitaldian programaren parte diren hainbat ikastetxeetako familiak izan ziren: Aitor ikastola, Intxaurrondo ikastola, Zuhaizti eskola, Amara Berri eskola, Orixe ikastola, Maria Reina eskola eta Jakintza ikastola. Era berean, sei ikastetxeetako zuzendaritzek, ikastetxe bakoitzeko kulturarteko talde eragileek eta Cristina Lage Aniztasun, Inklusio eta Berdintasuneko zinegotziak parte hartu zuten.

Familiek ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker eskolan sortu dituzten kulturarteko harremanak nabarmendu zituzten. Horrekin batera, aurten programan parte hartu duten familiak omendu zituzten, eta bukatzeko, familiek Aquariuma bisitatu zuten.

HITZAkide HITZAkide