«Egon naitekeen lekurik onena da»
Nerea Eizagirre kapitainak 2026 arte luzatu du kontratua Realarekin. Hau da, beste bi denboraldi egingo ditu talde txuri-urdinean.
Realak emakumezkoen taldea egonkortzeko konpromisoa du. Hori dela eta, Nerea Eizagirre kapitainarekin akordioa lortu dute haren kontratua luzatzeko. Horrela, 2025-2026 sasoiaren bukaerara arte izango da jokalari txuri-urdina. Hau da, beste bi urtez luzatu du kontratua.
“Reala izan da beti nire lehentasuna, proiektuan konfiantza dugu eta finalak eta une bereziak bizi nahi ditugu; egon naitekeen lekurik onena da”, adierazi du jokalari tolosarrak.