Igarotako bidearen kronologia bat
Hilberria

Kike Diaz de Rada aktore donostiarra hil da

Kike Diaz de Rada Kike Diaz de Rada.

Kike Diaz de Rada aktore, zuzendari eta idazle donostiarra hil da, 64 urterekin, gaixotasun luze baten ondoren. Euskal Herrian, hainbat proiektutan hartu zuen parte, besteak beste, ETB2ko Mi querido Klikowsky telesailean edo Tanttaka konpainiaren El florido pensil antzezlanean. 

Bartzelonan filologia ikasi zuen unibertsitatean, eta 1978an, bertako diputazioko Antzerki Institutuan antzerki ikasketak egin zituen. Orain antzerki taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta Modigliani lana sortu zuen konpainia horretan. 1983an, Tanttaka antzerki konpainia sortu zuen, Mireia Gabilondo eta Fenando Bernuesekin batera. 1996an, El florido pensil antzezlana estreinatu zuten, eta lan horrekin hasi zen konpainia ezagun egiten.

Dakota eta Novecento, ozeanoko pianista izan ziren parte hartu zuen beste lan ezagun batzuk. Bigarren horretan aritzeagatik hainbat sari lortu zituen: Txema Zubia saria, Donostiako aktore onenari, eta Palentziako Hiria Saria, gizonezko aktore onenari.

Telesailei dagokienez, ETB2ko Mi querido Klikowsky telesaila ospe handiena eman zion lanetako bat izan zen, baina Madrilen, Aquí no hay que viva eta Hospital central telesailetan ere aritu zen. Horrez gain, Todos estamos invitados, Kutsidazu bidea, Ixabel eta Yoyes filmetan ere hartu zuen parte.

 

 

HITZAkide HITZAkide