Protestak egin dituzte, baina euriak gelditu du Andres Calamaroren kontzertua
Palestinaren aldeko ekintzaileek beren esku zituzten tresna guztiak erabili arren, euria izan zen Andres Calamaroren kontzertua bertan behera uzteko arrazoia.
Calamaroren aurkako mobilizazioa. Joseba Parron San Sebastian Donostiako herritar talde batek Andres Calamaro boikotatzea eskatu dute azken egunotan. Miramar Gauetan jotzekoa zen artista eta Israel “txalotzen” duelakoan, bere izena atzoko karteletik kentzea eskatu dioten ekitaldiaren sustatzaileei: “Israelgo Estatu genozida txalotzen ari den Andres Calamaro Donostiara gonbidatua dela ikustean ezin gara isilik egon”. Horren harira, protesta egin zuten astelehenean Miramar jauregiaren kanpoaldeko lorategietan, eta elkarretaratzea deitu zuten atzo iluntzerako, argentinarraren kontzertuaren aurretik.
Hala, 50 lagun inguru bildu ziren Miramar Jauregiko aurrealdean, Andres Calamaro artista Israelgo Estatu genozidaren “konplize” dela argi salatzeko. Aldarriak oihukatzeaz gain, “Genozidio gauak” izenburupean egindako eskuorriak banatu zituzten ingurukoen artean, ekitaldiak artistari helarazitako babesa salatzeko. Ekintzaileek beren esku izan zituzten tresna guztiak erabili arren, euria izan zen Andres Calamaroren kontzertua bertan behera uzteko arrazoia.
Atzoko kartela lau artisten kontzertuak osatzen zuten, baina eguraldia medio, Maria Jose Llergo eta Paul Alone baino ez ziren oholtzaratu, besteak beste, oholtza bera ez zegoelako babestuta. 21:20 aldera euria hasi zen barra-barra, eta hala, Niño Josele eta Andres Calamaro ez ziren agertu ere egin.


