Biersbreaker taldeak 'Irati' filmaren soinu bandaren metal bertsioa plazaratu du
Abesti ezagunen moldaketak egiten gustura dabil Donostiako Biersbreaker folk metal boskotea. Oraingoan, Paul Urkijo Alijok zuzenduriko Irati filmaren soinu bandaren metal bertsioa plazaratu dute.
Arantza Calleja eta Maite Arroitajauregi musikariak dira jatorrizko soinu bandaren egileak. Moldaketarako, berriz, Saioa Sese abeslariaren laguntza izan dute, eta Euskal Herriko zein munduko hainbat musika tresna tradizional erabili dituzte: xirula, alboka eta zarrabetea.
Aurretik, Mikel Laboaren eta Joxan Artzeren Martxa baten lehen notak abestiaren bertsioa aurkeztu zuten.