32 pilotarik hartu dute parte Ategorrietako pala txapelketan
Txapelketako finalak jokatu ostean, pilotariak garaikurrekin.Juan Mari Mancisidor Aurten, 32 pilotarik hartu dute parte Ategorrietako pala txapelketan. Auzoko frontoian jokatu dituzte partidak, bi mailatan banatuta. Lehen mailan, Odei Arregi eta Xabier Zubiria izan dira txapeldunak, eta Xabier Elejalde eta Iñigo Navarro txapeldunordeak. Bigarren mailan, berriz, Jon Isasi eta Martin Zelaiak osatutako bikotea izan da irabazlea, eta bigarren lekuan geratu dira Xabier Cillero eta Xabier Rico.
Antolatzaileek azaldu dutenez, lehenengo mailan, Unai Aroztegiren iniziatibari esker, Gipuzkoako pilotari federatu hoberenetarikoek hartu dute parte, eta partida ikusgarriak eskainiz. Bigarren mailan, berriz, auzoko eta inguruko pilotarien artean bikoteak orekatzen saiatu dira zozketa bidez. Izan ere, batzuk federatuta daude, eta beste batzuk ez.
Maiatzaren bukaeran hasi eta ekainean zehar jokatu dituzte partidak, eta antolatzaileen esanetan, pilotari eta ikusle asko batu ditu txapelketak aurten ere.


