Igarotako bidearen kronologia bat

Añorgako Sortu, ikasturte amaierarengatik topa

Añorgako Sortu Añorgako Sortuk antolatutako ikasturte amaierako jaiaren kartela.Añorgako Sortu

Egitarau berezia antolatu du Añorgako Sortuk ostiral honetarako, ikasturte amaiera ospatzeko. 18:00etan emango diote hasiera jaiari, Herrigintzatik euskal errepublika lantzen mahainguruarekin; bertan, Añorgako zenbait eragilek ikasturtean zehar egindakoa azaldu eta etorkizuneko erronkez hitz egingo dute. Añargik, Emakume asanbladak, Euskara Batzordeak eta Atxiki Añorgak hartuko dute hitza mahainguruan, besteak beste.

19:00etan presoen aldeko elkarretaratzera deitu dute, eta basurde janarekin jarraituko dute festaz gozatzen, 19:00etan, Harrobia plazako txosnan. Egunari amaiera borobila emateko, Sheldons taldearen kontzertuaz disfrutatzeko aukera izango dute, 21:00ak aldera.

HITZAkide HITZAkide