«Etxebizitza turistikoek goia jo dute Donostian»
Eneko Goia alkateak elkarrizketa batean adierazi du udalak dagoeneko ez dituela etxebizitza turistikoen lizentzia berriak onartzen.
Eneko Goia alkatea.Donostiako Udala Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketa egin diote Eneko Goia alkateari, eta, besteak beste, etxebizitza turistikoen inguruan aritu da. “Donostian ez da etxe turistiko gehiago egongo, eta lizentzia galtzen dutenek ezingo dute berreskuratu”, adierazi du Goiak. “Etxebizitza turistikoek goia jo dute Donostian”, gaineratu du.
Bartzelonan etxebizitza turistikoak desagerrarazteko iragarri dituzten neurriak interesez jarraitzen dituela aitortu du alkateak. Dena dela, zehaztu du legedia desberdina dela, eta Donostian bertako araudia “zorroztuta” ari direla etxe turistikoei mugak jartzen.

