Donostia Arraun Lagunak prest dago denboraldi berrirako
Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Traineru Txapelketak irabazita, asteburuan hasiko den Euskotren Liga dute jomuga.
Donostia Arraun Lagunak taldearen aurkezpena, Lugañenea egoitzan.Donostia Arraun Lagunak Une gozoa bizi du Donostia Arraun Lagunak klubak, eta bistakoa da gogotsu bezain indartsu iritsi direla denboraldi berrira. Iaz, txapelketa guztian zehar nagusi izan ondoren, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazita bukatu zuten denboraldia, eta aurten, marka berdintzeko helburuarekin jarraituko dute lanean. Aurtengo taldea zeintzuk osatzen duten hemen ikus dezakezue.
Liga hastear dela, 2024 denboraldiko aurkezpen ekitaldia egin dute Txomiñeneko Lugañenea egoitzan, liga berriak ekar dezakeenaz hitz egin eta jasotako fruituen berri emateko. Hain zuzen ere, Galiziako uretan abiatuko dute arraun sasoia. Etzi, Coruñan jokatuko dute lehen estropada, eta igandean Bueu herrian.
Tito Irazusta kazetariaren gidaritzapean egin zuten ekitaldia, eta babesle eta zaleez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko ordezkariak ez ziren faltatu. Bertan egon ziren besteak beste, Eneko Goia alkatea, Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotzia, Juan Karlos Izagirre EH Bilduten bozeramailea eta Marta Pastor Gipuzkoako Aldundiko Kiroletako zinegotzia.


