Igarotako bidearen kronologia bat
Futbola

Realak abuztuaren 18an hasiko du liga, Anoetan

Reala_Rayo Realaren eta Rayoren arteko partida iaz, Anoetan.Reala

Espainiako Ligak 2024-2025 denboraldiko lehen jardunaldiaren ordutegien berri eman du. Horrela, Realaren eta Rayo Vallecanoren arteko partida abuztuaren 18an —igandea— jokatuko da Anoetan, 19:00etan.

Bigarren jardunaldian, berriz, Espanyol igo berriaren etxean jokatuko dute txuri-urdinek. Euskal derbiei dagokienez, lehendabizikoa hirugarren jardunaldian jokatuko du Realak, etxean, Alavesen aurka —abuztuaren 28ko asteburuan—. Bigarrena, berriz, hamaikagarren jardunaldian, etxean, Osasunaren kontra —urriaren 27ko asteburuan—. Eta hirugarrena, hamalaugarren jardunaldian, San Mamesen, Athleticen aurka –azaroaren 24ko asteburuan–.

Aldiz, ligako azken partida Real Madrilen kontra jokatuko du Santiago Bernabeun, maiatzaren 25eko asteburuan.

Egutegia osorik ikus daiteke helbide honetan.

HITZAkide HITZAkide