Indartsu hasi du liga Donostia Arraun Lagunakek
Donostia Arraun Lagunekeko patroi Andrea Astudillo, Bueuko estropadako bandera astintzen.Euskotren Liga Galiziako uretan hasi da arraun denboraldia, eta Donostia Arraun Lagunakek erakutsi du aurten ere dena irabaztera doazela. Hain zuzen ere, bandera astindu zuen larunbatean zein igandean, Coruñan lehenengo eta Bueun ondoren.
11:00.30 minutuko denbora egin zuten larunbatean, eta hamabi segundora helmugaratu zen Orio bigarren sailkatua. Hirugarrena Tolosaldea izan zen, hamahiru segundora, eta laugarrena Donostiarra, hamazazpi segundora. Igandean, bestalde, 10:27.52 denbora eginda helmugaratu zen Lugañene ontzia, eta atzetik izan zituen Tolosaldea (bederatzi segundora), Orio (hamar segundora) eta Donostiarra (hamazazpi segundora). Horrela, ligako liderra da Donostia Arraun Lagunak, hamasei punturekin, eta laugarrena da Donostiarra, hamar punturekin.
Hirugarren eta seigarren
Gizonezkoetan, Donostiarra ondo aritu zen Galiziako bi estropadetan, baina Bermeo izan zen nagusi Coruñan zein Bueun. Larunbatean, bere txanda irabazi zuen Donostiarrak, eta sailkapen orokorrean hirugarren gelditu zen, Bermeotik hamalau segundora. Igandean, aldiz, bere txandako azkena izan zen Donostiako taldea, eta sailkapen orokorrean seigarren gelditu zen, bizkaitarretatik ia hamazazpi segundora. Horrela, ligako bosgarrenak dira une honetan donostiarrak, hamazazpi punturekin.

