Kaiko Karmengo jaietako haur danborradako izena ematea zabaldu dute
Kaiko Karmengo jaien haur danborrada. Xalba Ramirez Kaian, festa giroa gero eta gertuago dela sumatzen da dagoeneko. Jai batzordeko kideak hasi dira prestaketa lanetan, eta egitaraua argitaratu berri, haur danborradan parte hartzeko deialdia luzatu ere luzatu dute sare sozialetan. Zabaldutako mezuan adierazi dutenez, hilaren 11ean, osteguna, irtengo dira haurrak danborrak eta barrilak jotzen. Etxeko txikienen danbor arradek Parte Zaharreko kaleak girotuko dituzte jaiak iragartzeko, eta horren ostean lehertuko da festa, txupinazoarekin.
Horren aurretik, baina, hiru entsegu izango dituzte, hilaren 4an, 8an eta 10ean, Kresala elkartean. Adierazi dutenez, halaber, Euskal Herria kaleko elkartean bertan eman beharko dute izena parte hartzeko asmoa dutenek.

