Cementos Rezolaren aferan, LABek dio «benetako trantsizio ekosozialaren alde» daudela
Deskarbonizazioa enplegua suntsitzeko "aitzakia gisa" erabiltzen ari direla salatu du sindikatuko koordinatzaile orokor Garbiñe Aranburuk.
LAB sindikatuko ordezkariak Cementos Rezolaren fabrikaren aurrean.LAB Añorgako Cementos Rezola fabrikako langileek greba mugagabean hainbat egun daramatzate. Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrak langileen mobilizazioetan parte hartu zuen atzo, eta nabarmendu zuen industriaren birmoldaketak langileen parte hartzea izan behar duela oinarri.
“Krisi klimatiko larria bizi dugu, trantsizio ekosoziala beharrezkoa da. Industrian birmoldaketa sakon bat egin behar da eta birmoldaketa horien barruan deskarbonizazio prozesu bat eman beharko da”, adierazi zuen Aranburuk, eta gaineratu zuen LAB deskarbonizazioaren alde dagoel. Aldiz, uste du Cementos Rezola moduko enpresentzat, “deskarbonizazioa enplegua suntsitzeko argudio eta aitzakia bilakatzen ari dela”.
Hala, Rezolaren kasuan, gardentasun falta salatu eta langileen parte hartzea aldarrikatu zuen: “Langileoi informazioa falta zaigu eta oso argi dugu, deskarbonizazioz kamuflatu nahi dena, enpresaren produkzioaren berrantolaketa bat dela, planta honen tamaina txikitu eta langile kopurua murriztu nahi du enpresak. Produkzioa beste lantoki batzuetara lekualdatu, irabazi mailari eutsi edo irabaziak handitu nahi ditu enpresak”.

