Igarotako bidearen kronologia bat

Donostiako Orfeoiak zuzendaritza batzordea berritu du

Orfeoia Donostiako Orfeoiaren abesbatza.Donostiako Orfeoia

Hamahiru kide berri aukeratu dituzte Donostiako Orfeoiaren zuzendaritza batzordearen parte izateko, eta, azaldu dutenez, “orfeoia bide berrietara bideratzea” da euren helburu nagusia.

Pasa den ekainaren 26an berritu zuten taldea, ohiko batzar nagusia ospatu ondoren; hala, hainbat abeslarik eta arlo profesional ezberdinetan ibilbide luzea duten beste kide batzuek osatzen dute. Batzorde berriaren parte izateko, ordea, sei abeslari eta ez diren beste zazpi aukeratu dituzte, guztira, hamahiru kide berri izanik.

Antxon Elosegi da, gaur egun, zuzendaritza taldeko burua, joan den azarotik, eta Jose Antonio Sainz Alfaro zuzendari artistikoa, Jon Bagues kide ez abeslaria, Angel Vazquez Orfeoiaren kide ohia; Ana Rosa Franco Vidal, Nestor Gamboa eta Aritz Gonzalez Amundarain abeslariak, eta Sonia Esturo idazkari nagusia eta diruzaina ditu, geroztik, bidelagun.

Horiei guztiei, ordea, hamahiru kide berri batu zaizkie orain: Jose Luis Aramburu, Eli Arabaolaza, Fernando Maria de Villar, Sergio Garcia, Lucia Garcia, Diana Munduate eta Mikel Zubiria abeslariak; eta Iñigo Argomaniz, Izaskun Larrañaga, German Ormazabal, Guillermo Viglione, Asier Vitoria eta Aitor Vitoria, abeslariak ez diren kideak.

Horiek guztiak arduratuko dira orfeoiak 125 urte baino gehiagoko historian zehar erakutsitako bikaintasuna mantentzeaz.

HITZAkide HITZAkide