Giro ederrean bazkaldu dute Añorgako kuadrillek
Giro ederrean igaro dituzte festa egunen lehen orduak añorgatarrek. Oilasko biltzaileen harrera egin ostean, Añorgako kuadrillak auzoko pilotalekuan elkartu dira, otordua elkarrekin egiteko. Haur, gazte eta helduen lagun taldeek mahaiak bete dituzte, sagardoa eta paella dastatzeko.
Sabelak beteta, beraz, ekin diote datozen orduetako egitarauari. Arratsaldean, Zementonen jaitsiera izan dute eta 19:00etan, Zemento elektrotxaranga añorgatarra irten da lehen aldiz. Gau partean, berriz, berbenaz gozatzeko aukera izango dute gaueko ordu txikiak arte.
Jarraian kuadrilla bazkariko argazki guztiak: