Bi pertsona eraman dituzte ospitalera, istripu batean zauritu ondoren
Donostiako ospitalea. Beñat Parra Bi pertsona zauritu ziren atzo GI-20 errepidean, Garbera parean, beraien ibilgailua galtzadatik atera ostean. Erdibitzailearen kontra jo ondoren, autoa sutan hasi zen, eta bi zaurituak Donostiako ospitalera eraman behar izan zituzten. Suhiltzaileak arduratu ziren autoan piztu zen sua itzaltzeaz.
https://x.com/gipuzkoagaur/status/1810038895482122392

