Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen alde bustiko dira igandean, Kontxan
Iazko 'Busti Zaitez' kanpainako irudi bat. ‘Busti Zaitez’ Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren inguruko kanpainaren 22. edizioa egingo dute igandean, Donostian. Kontxako hondartzako erlojuetan ekitaldi sinboliko bat egingo dute 12:00etan, Gipuzkoan Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen alde. Gainera, aurten ADEMGIren 30. urteurrena denez, ekitaldi jendetsua izatea nahi dute.
Horrez gain, informazio eta merchandising materiala saltzeko standak jarriko dituzte Kontxan, Ondarretan eta Zurriolan. Esklerosi Anizkoitzak 2.600 pertsonari eragiten die EAEn, eta 750 pertsonak pairatzen dute Gipuzkoan. 56.000 gaixo dira estatu osoan.

