Igarotako bidearen kronologia bat

Haurren danbor eta upel hotsek eman diete hasiera kaiko karmenei

kaiko karmenak Kaiko karmenetako haur danborrada, atzo.Sara Ibarguren

Arrantzale arropak jantzi, eta jende andana batu zen atzo kaian, karmenei hasiera emateko. 18:00etan haurren danborradak iragarri zuen jaien hasiera, danbor eta upel doinuekin. Giro bikainean egin zuten danborrada, eta ondoren, erraldoiak dantzan eta buruhandiak haurren atzetik korrika aritu ziren, txupinazoaren zain egotea entretenigarriagoa egiteko.

20:00etan, kaian jarri duten agertokiaren aurrean jendetza batu zen, txupinazorako. Aurten, Alde Zaharreko Kirol Elkarteak bota du txupinazoa, auzoan egiten duen lana omentzeko. Elkarteko hainbat kide igo ziren agertokira, eta elkarrekin ospatu zuten jaien hasiera. Ondoren, La Jodederaren musikarekin eta sardina janarekin jarraitu zuten festan.

Asteartera arte, ez da aspertzeko betarik izango kaian, eta hemen ikus dezakezue egitaraua, zuen gustuko jarduerak aukeratzeko.

HITZAkide HITZAkide