Sagardo eta bakailao artean pasatu dute goiza Añorgako karmenetan, giro ederrean
Aurrera doaz Añorgako Karmengo jaiak, eta Gaupasa Egunean murgilduta daude gaurkoan. Giro ezin hobean pasatu dute goiza, haur, gazte zein helduak bildu baitira frontoian, goiza jai giroan igarotzeko.
Karabinarekin tiro txapelketa egiten aritu dira, bikote ugarik bakailaoa pil-pil eran prestatzeko duten abilezia erakutsi dute bakailao txapelketan eta nahi bezain beste sagardo dastatu dute bertaratutako guztiek. Jarraian, goiz eder honetako argazki bilduma ikus dezakezue: