Alex Solak Getafen jokatuko du
Alex Sola hegaleko atzelari donostiarrak ez du Realean jarraituko eta Getafera joango da. Hala iragarri du klub txuri-urdinak eta zortea opa dio etorkizunerako: “Klub txuri-urdinak bere esker ona adierazi nahi dio Zubietara alebin garaian iritsi zen Alexi, klubean egondako urteetan erakutsitako dedikazio eta konpromisoarengatik eta, aldi berean, onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako”.
25 urte ditu Solak, eta 2019an egin zuen debuta Realeko lehen taldean. Ordea, urteotan, ez du lortu Imanol Alguacilen hamaikako titularrean tartea egitea, eta Alavesen jokatu zuen utzita pasa den denboraldian. Ondo aritu zen talde gasteiztarrean, baina Realean lekua edukitzea zaila zuen, Hamari Traore, Alvaro Odriozola eta Jon Aramburu baitzituen aurretik.
Pasa den denboraldian utzita jokatu zuten bost jokalari txuri-urdinetatik, kluba utzi duen bigarrena da, Roberto Lopez Leganesera joan ostean.