Mads Sturup danimarkarra beste urtebetez ariko da Gipuzkoa Basketen
Danimarkako Mads Stürup jokalariak Donostian jarraituko du. Gipuzkoa Basketek urtebeterako berritu dio kontratua. Iazko udan fitxatu zuten, eta, beraz, bigarren denboraldia izango da harentzat.
Klubak nabarmendu duenez, pasa den sasoian “jokalari garrantzitsua” izan zen taldearentzat, “atzean lan handia eginez eta erasoan jokoa irekiaz”.
Horrela, orain arte iragarritako fitxaketen eta berritzeen artean, Gipuzkoa Basketek dagoeneko sei jokalari ditu lotuta datorren denboraldirako: Aitor Zubizarreta, Manex Ansorregi, Javier Nicolau, Isaac Mayo, Ander Martinez eta Mads Stürup.


