Garagardo eta jaki azoka egingo dute aurten ere, Igeldon
Bertako garagardo eta jaki azoka hartuko du Igeldok, beste urte batez, hilaren 19tik 21era bitartean. Igeldoko kooperatibak (IKO) egun osoko egitaraua antolatu du hiru egunetarako, 12:00etan hasita, 23:30ak arte; izan ere, kontzertuak ere egongo dira.
Xorta, Brew Roll, El Holandes Errante eta Ama Ur etxeetako garagardoak dastatu ahal izango dira. Jakien zerrenda, berriz, hauxe izango da: tomatea, piperminak, gazta, hegaluzea, saltxitxak, hirugiharra eta hanburger beganoak.
Amaitzeko, honako hauek arduratuko dira jaia girotzeaz: hilaren 19an, ostiralean, Selektah Stepi arituko da, 22:00etatik aurrera; larunbatean, hilak 20, Esther Sound Sisterren txanda izango da 15:30ean eta Sweet Sara & Ps Kahunarena 22:00etan. Igandean, hilak 21, berriz, Son de Hoyrena izango da, 22:00etatik aurrera.