Hiriko bost parke seguruagoak izango dira orain
Donostiako bost haur parketan segurtasun zoladurak berritzeko obren proiektua onartu du udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Proiektuaren aurrekontua 128.516 eurokoa da eta hamasei asteko epean gauzatzea aurreikusten da.
Parke horiek hiriko leku hauetan daude: Ondarreta pasealekuko zazpigarren zenbakian, Harrobietan (Txirrita Bertsolaria, 72), Orio pasealekuko hirugarren zenbakian, Bera Beran (Zuhaixken pasealekua, 2) eta San Luis Gonzaga plazan. Parkeen segurtasun zoladurak berritzea eta multzoaren erabilera segururako baldintzak, estetika orokorra eta funtzionaltasuna bermatzea dira proiektuaren helburuak.