Auzoko arrandegiak omendu dituzte Amara Berriko karmenetan
Amara Berriko Karmengo jaiak asteburu honetan ospatuko dituzte, baina atzo, Karmen egunean (hilak 16), hasi ziren motorrak berotzen. Hain zuzen ere, aurtengo jaietan, auzoko arrandegietako kalejira berreskuratu dute, eta atzo egin zuten: arrandegiz arrandegi ibili ziren, kalejiran eta giro ederrean, eta bakoitzari lore sorta bat oparitu zioten, euren lana aitortzeko. Jarraian ikusi ditzakezue kalejirako zenbait argazki: