Igarotako bidearen kronologia bat
Klik-klak

Argiak argiztatzen ez gaituenean

Ondarretako_tunela Ondarretako tunela.Joseba Parron San Sebastian

Milaka tunel zeharkatu ditugu, argia noiz ikusiko zain. Tunel bat ere badelako iluntasuna, barnekoa. Tunel bat dira astelehenak, ingurukoen minak, gureak. Lan karga eta gelditzeko beharra dugunean, gelditu ezina. Tunel bat dira exigentzia, geure buruarekiko konplexuak eta presioa. Gu geu izaten uzten ez diguten harremanak, motxilan sartuta daramagun guztia. Baina, non dago argia?

Milaka tunel zeharkatu ditugu, fokuak argiztatzen gaituenean dagoena ikusi gabe. Argirik egongo ez dela sinetsita. Milaka tunel zeharkatu ditugu, horrela. 

Zenbatetan pasatu dugun bizitza gora begira, aurrera begiratu beharrean. Zenbatetan zeharkatu ditugun tunel ilunak, amaieran argirik ez zutela uste, eta gerora distiratsuagoak egin gaituztenak. Baina, ez gara ase. Ez du balio, ez digu ezertarako balio. Txikiak egiten gara, gora begira, gainean dugun hori miresten. Eta hor itzaltzen gara; ingurukoena argitzen.

HITZAkide HITZAkide