Atezain berriak ditu Bera Berak
Bera Berak atea zaintzeko bi arduradun berri izango ditu datorren denboraldian. Lucia Prades eta Tamara Kostic arduratuko dira horretaz. Eldan aritu zen pasa den sasoian Prades, Castellokoa (Herrialde Katalanak) da eta 22 urte ditu. Kostic, berriz, Belgradekoa da, 24 urte ditu eta Serbiako Bekament taldetik dator. Bi atezainek Aallak eta Silvak utzitako hutsunea beteko dute.
Biak “ilusioz gainezka” daudela adierazi dute. Bera Berarekin jokatzearen “erantzukizunari” aurre egiteko prest agertu dira, “daukagun guztia emanez”. Pradesek aitortu du “txikitako amets bat bete duela” Donostiara etorrita. “Bera Bera jokatzen ikustea gustuko nuen, eta, orain, taldearekin jokatzearen ametsa bete ahal izango dut”.
Aldiz, Kosticek dio “oso pozik” dagoela Bera Berarekin bat egiteaz, eta taldeak parte hartuko duen lau lehiaketetan –Europako Liga, liga, superkopa eta kopa— “arrakasta” lortzeko erronka duela. Atezain gisa “azkarra” eta jaurtiketetan prestazio onak izango dituela adierazi du, “batez ere sei metroko jaurtiketetan”.