Japoniako bidaia aprobetxatu du Realak
Txuri-urdinek Gamba Osaka taldea hartu dute mendean, Aritz Elustondoren gol eder batekin.
Kilometro asko egin ostean, Realak gaur jokatu du Osakan hitzartutako lagunartekoa. Hain zuzen ere, hiriko talde Gamba Osakaren aurka aritu dira. Partida konplexua izan da hezetasun maila altuagatik. Horrela ere, txuri-urdinek gol bat egitea lortu dute. Kontraeraso azkar batean izan da, eta Aritz Elustondoko aurrelari petoen pare bidali du baloia ate barrura.
Beste hainbat aukera ere izan ditu Realak. Beckerrek, Dadiek, Braisek eta Gotik gola gertu izan dute, baina Ishikawa atezaina adi ibili da. Baita txuri-urdinen atezainak ere; Marrero eta Fraga.
Konpromisoa beteta, Reala Zubietara itzuliko da liga hasiera prestatzen jarraitzeko.