Jakub Mokran fitxatu du Gipuzkoa Basketek
Jakub Mokran hegaleko pibota (horiz, baloiarekin), partida batean. 2024-2025eko denboraldirako beste fitxaketa bat iragarri du Gipuzkoa Basketek: Jakub Mokran hegaleko pibot eslovakiarra. Taldearen zortzigarren pieza da: Manex Ansorregik, Aitor Zubizarretak, Ander Martinezek, Mads Sturupek eta Josip Vrankicek aurreko denboralditik jarraitzen dute, eta Javier Nicolau, Isaac Mayo eta Jakub bera dira orain arteko fitxaketak. Datozen egunotan, datorren denboraldirako taldea osatuko duten izenak ezagutzen jarraituko du klubak.
Mokran 1999an jaio zen, Eslovakian. Txekiar ligan jokatzetik dator, azken bi denboraldietan, batez beste, partidako hamalau puntu eta sei errebote, eta hamar puntu eta 6,5 errebote lortuz. Bi denboraldietan Europako Basketball Champions League txapelketan aritu da.

