Sagardo dastaketa eta bertso bazkaria, Zubietako Herri jaietan
Jubilatuen eguna dute gaur Zubietako festetan, eta aurreko egunetan bezala, gaur ere giro ederra dute bertan. Sagardo dastaketarekin berotu dituzte motorrak goizean, eta ondoren, jubilatuek bazkaria egin dute Joko Garbi elkartean. Ordea, gazteek ere izan dute beraien lekua Zubietan, eta bertso bazkaria egin dute plazan. Paella izan da bazkari honetako plater nagusia, eta ijito-besoa jan dute azkenburuko gisa. Bazkalostean, Eli Pagola Apezetxea eta Eñaut Martikorena Lizaso bertsolariek giro dute jaia, euren bertsoekin.
Arratsaldean, desafiyua egingo dute, eta 19:00etatik aurrera, sardina eta piper jatea eta bingoa izango dira Zubietan. Gauean, 23:00etatik aurrera, kontzertuez gozatu ahal izango da bertan: Trikidantz, Bad Sound System eta Txolas DJ-a igoko dira oholtzara. Hemen duzue egitaraua osorik.