Miren Lazkano finalerdietarako sailkatu da eslalomeko kanoa modalitatean
Pau Etxaniz donostiarrak ere finalerdietarako txartela lortu du.
Iritsi da Miren Lazkano piraguista donostiarraren momentua. Parisko Olinpiar Jokoetan debuta egin du arratsaldean, eslalom kanoa modalitatean. Hain zuzen ere, bi jaitsiera egin ditu kanalean, eta finalerdietarako sailkatzea lortu du hamabosgarren denbora onenarekin (109.49).
Lazkano ez da gustura geratu egindako bi saioekin, hedabide bati adierazi dionez. Askoz ere hobeto egin dezakeela gaineratu du. Bihar jokatuko dira finalerdiak, eta finalera iristea du helburu.
Pau Etxaniz ere
Olinpiar Jokoetako estreinaldi ona izan du Pau Etxaniz donostiarrak ere. K1 edo eslalom kayak modalitatean aritu da, eta bi jaitsiera on egin ditu. Lehen txandan, bederatzigarren denborarik onena egin du. Bigarren txandan, berriz, 24tik hamabigarren bukatu du, 87.84ko denborarekin. Horrela, Etxaniz ere biharko finalerdietan izango da.