76. aldiz egingo dute Antiguako Pilota Txapelketa
Antiguako 76. Pilota Txapelketan arituko diren pilotariak.Kirolzale Antiguako Pilota Txapelketak 76. edizioa du aurtengoa, eta pandemiaz geroztik izan duen formatu bera izango du, aurten ere. Frontoia berritu zutenetik, antolatzaileei iruditzen zaie lehiaketak harrera polita izan dezakeela.
Hala, gizonen kategorian, sei bikote lehiatuko dira sariarengatik: hiru bikoteko bi taldetan banatuko dira eta bi hoberenak sailkatuko dira finalerdietarako. Hortik aurrera ezagutaraziko dituzte finalistak. Emakumeen kategorian, ordea, lau bikotek jokatuko dute, eta, hortaz, finalerdietatik aurrera lehiatuko dira txapelarengatik.
Urteroko legez, maila altua izango du txapelketak, eta, abuztuan zehar, pilotazaleak disfrutaraziko dituzten pilotariak izango dira protagonistak. Guztira, bederatzi partida izango dira, eta astearte eta asteazkenetan jokatuko dituzte, Aste Nagusiko astean izan ezik. Aste horretan, astelehen eta asteartetan izango dira; hala, hilaren 6an, 7an, 12an, 13an, 20an eta 21ean izango dira taldekako fasearen partidak, 19:00etan. 27an eta 28an finalerdiak egingo dituzte, 18:30ean, eta 31n izango da finala, 11:00etan.
Partidak zuzenean ikusteko aukera eskainiko dute, streaming bidez, Antiguako Pilotazaleok kanalaren bitartez.

