Udalak behin betiko onartu du Añorga Txikirako Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du Añorgako Geltokia azpieremuaren Hiri Antolamenduko Plan Berezia, tartean, 248 etxebizitzen proiektua
Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du gaur Añorgako Geltokia azpieremuaren Hiri Antolamenduko Plan Berezia, tartean, 248 etxebizitzen proiektua.
Dokumentuaren xede nagusienak hauek dira: Añorga Txiki hirigunean integratutako bizitegi-garapen berriaren aurreikuspena, eremuaren zuzkidurak birkualifikatzea, ekipamendu berriak antolatuz, hirigunearentzako harreman-plaza batekin, Añorgako erreka aire zabalean irekitzea gaur egun lurperatuta dagoen zatian, Euskotrenen geltokia Añorga Txikira hurbildu eta integratzea.
Eremu honetan 248 etxebizitza garatuko dira, haietatik, 46 gizarte babesekoak, beste 46 etxebizitza babestu tasatuak, eta 156 etxebizitza libre.