Saharako eta Ukrainako haurrei harrera egin diete udalean
Urtero legez, Saharako haurrak Euskal Herrira etorri dira, uda, behintzat bakean pasatzera. Azken bi urteetan, tamalez, Ukrainako hainbat haur ere etorri behar izan dira, Errusiarekin duten gerratik ihes. Alderdi guztietako ordezkariak izan dira harreran, baita harrera gurasoak ere. Agerraldiaren ostean, apar festa egin dute haurrek.
Hona hemen, duela bi uda Saharatik etorritako haurrekin Sara Ibarguren kazetariak egindako erreportajea.






