Udalak aldaketak egingo ditu trafikoan, Donostiako Klasikoaren harira
Larunbatean, hilak 10, Donostiako Klasikoak hiria zeharkatuko du bi aldiz. Hori dela eta, udalak “ezinbestekotzat” hartu du trafiko neurri bereziak hartzea, batez ere hiriaren erdialdean eta Igeldo aldean. Zurriolatik irtengo da lasterketa 10:46ean, eta bertan amaituko da, 17:00ak aldera.
Udalak zehaztu duenez, 10:15etatik 11:00tara eta 14:00etatik 17:30tara eragingo dio lasterketak trafikoari, eta garraio publikoko lineetan zein beste motatako garraioetan egongo dira aldaketak. Hemen kontsultatu ditzakezue aldaketa horiek guztiak.