Transebastian martxarekin feminismoz blaitu dute Parte Zaharra Sardiñerek
Jaia eta borroka ondo uztartzen duen kofradia bat baldin bada, hori, Sardiñerena da. La Flamenkan giroa bero zetorren bazkaritik. Sardiñeren egunak askorako ematen baitu. Plaza Berrira abiatu da kalejira transfeminista eta bertan drageatu eta Parte Zaharra feminismoz blaitzera joan dira.
Bretxan lehen geldialdia, eta bertan Andresa sardina saltzailearen omenezko murala jarri dute. Eta aldarri bat: itzuli dadila mural ofiziala.
Kresalako lehenengo emakume danbor joleei ere omenaldia egin diete, bidea irekitzearren, eta plaka bat jarri dute San Telmon. Eta hiriaren himnoa izatera deituta dagoen ereserkia abestu dute: Transebastian martxa.
Bagera, gu ere bai,
borrokatzeko
beti alai, beti alai!
Transebastian har bada zeruan
ta faxismoa dago Infernuan
Kontxan da gudua,
ta hau da herria
Horra zer dan gure Donostia!
Maritxu-bollo
armairu-peko
Marijoxe zahar eta gazte
Marijoxe zu zara eder.
Feminismoa zabaltzen hor dijoaz
Bai horixe!
Gaurtandik gerora, penak zokora
Festara!
Perreora!
Donostiarrei oihu egitera gatoz
Poz handiz!
Iraultza feminista dator!
Bagera, gu ere bai,
borrokatzeko,
beti alai, beti alai!
Joseba Parronek egindako argazki galeria ederra hemen.