Aste Nagusiko argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna!
Argazki lehiaketa bat jarri du abian IRUTXULOKO HITZAk Aste Nagusian, eta gaur da parte hartzeko azken eguna! Sari ederrak ditugu irabazle eta parte hartzaileen artean banatzeko.
Bi sari potolo dauzkagu irabazleentzat: publikoaren bozka gehien jasotzen dituenarentzat, Donostiako Arbaso hotelean gau bat eta gosaria Narru jatetxean. Erredakzioak erabakitako irabazlearentzat, aldiz, bi pertsonentzako afaria Loiolako Elizalde jatetxean.
Gainontzeko sariak parte hartzaileen eta bozkatzen dutenen artean zozketatuko dira: Juantxo jatetxeko kamiseta eta bi pertsonentzako afaria, Barro zeramikan bi pertsonentzako gosari set-a egiteko ikastaroa, Iñausti jatetxean bi pertsonentzako bazkaria, La Perlako Talaso Zirkuituaz gozatzeko sarrera bikoitza eta Irutxuloko Hitzaren produktu sorta.
Parte hartzeko, irutxulo.hitza.eus webgunean sartu behar duzue, argazki lehiaketako atal berezian. Bertan, beharrezko datuak bete, argazkia kargatu eta listo! Aste Nagusiko momentu politen bat borobiltzen duen argazkirik badaukazu, animatu eta parte hartu!

