Kamioi bat irauli da 27 Industrialdean
Kamioia iraulita, 27 Industrialdean. Istripu bat gertatu da astelehen goizeko lehenengo orduan Martuteneko 27 Industrialdean, kamioi bat irauli baita biribilgunean. Istripua itxuraz handia izan bada ere, ez da inor zauritu.
07:00ak aldera gertatu da istripua, eta, beraz, goizeko lehenengo orduetan zehar, inguruko zirkulazioa moteldu egin da.


