Johnny Deppek bere azken filma aurkeztuko du Zinemaldian
2021ean Donostia Saria jaso zuen polemikaz inguratuta, bere emazte ohiak tratu txarrak salatu zituelako.
Johnny Depp aktoreak Modi-Three Days on the Wing of Madness bere bigarren film luzea aurkeztuko du Zinemaldian, lehiaketatik kanpo, Amedeo Modigliani artistaren bizitzako kapitulu batean oinarrituta.
Ricardo Scamarcio aktore italiarrak Modigliani antzezten du, Al Pacino, Stephen Graham eta Antonia Desplat aktoreen zuzendaritzapean. Deppen lanak Modiglianik 1916an Parisen, Lehen Mundu Gerran, izandako ibilbidearen pasarte bat du ardatz.
2021an, Deppek Donostia Saria jaso zuen, izugarrizko polemikaren erdian. Zinemaldiak kritika ugari jaso zituen Johnny Depp hautatu izanagatik, emazte ohiari tratu txarrak egin izanaren salaketak jaso zituelako. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak defendatu egin zuen aktorearen errugabetasun printzipioa, eta normaltasun osoz eman zioten saria.
(H)emen elkarteak eta Espainiako Estatuko sei zinemagile elkarte feministek jaialdiaren hautuaren inguruko adierazpenak egin zituzten sare sozialetan, sari banaketaren egunean.”Indarkeria matxistagatik prozesatua edo epaitua den norbait ohorezko sarien zerrendetatik kanpo uzteak ez du esan nahi haren balio artistikoa aitortzen ez denik”. Haien iritziz, “erantzukizun kontua” da. Horregatik, adierazi zuten, protesta gisa, ez zutela txalorik egingo ekitaldian: “Indarkeria matxista salatu nahi eta ausartzen ez diren emakumeengatik, salatu ondoren sinetsiak ez direnengatik, sufritzen eta borrokatzen dutenengatik, beren indar eta minagatik, erail zituztenengatik, guztienganako errespetuagatik, gaur, guk ez dugu txalotzen”.