Masa Kritikoaren eguna ospatuko dute abuztuaren 31n
Donostiako Masa Kritikoak bi urte darama berriz ere martxan, eta aurten, abuztuaren 31n Masa Eguna antolatu dute, urteko ospakizun gisa.
Europako hiria askotan bezala, Donostian bada bizikletaren aldeko mugimendu bat. Lelo sinple batek laburtzen du masa kritikoaren filosofia: “Bizikleta egunero erabili, hilean behin ospatu”. Hilabeteko lehen ostiraletan elkartzen dira taldean bizikletan ibili, eta hiria okupatzeko. Ez dute baimenik eskatzen, asmoa, trafikoaren parte direla erakustea delako: We don’t stop the traffic, we are the traffic!
Abuztuaren 31n, goizeko 10:30ean abiatuko da Tabakaleratik, Martutenetik igaro ostean Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatura joateko eta bertan, Ricardo Gomezen Bicis, drogas y oficinas liburuaren aurkezpena izango dute. 15:00etan Antiguako Txantxarreka gaztetxean bazkaria egingo dute eta Txikiren monologoa izango da bertan. 18:00etan Intxaurrondoko Letaman gaztetxera gerturatuko dira, bertan izango den Nakarren kontzertuarekin bat egiteko. 21:30ean, Añorgako gaztetxean amaituko da festa. Afaria eta kontzertuak izango baitira: Bat Bat Bi, Larru Beltzak eta Zirt Zart taldeekin.