Aviron Bayonnaise errugbi taldea Anoetara itzultzekoa da
Sud-Ouest hedabideak azaldu aurreratu duenez, Aviron Bayonnaisek bi partida joka ditzake Anoetan datorren denboraldian. Egunkariaren arabera, talde lapurtarrak La Rochelleren aurka jokatuko du datorren larunbatean, urriak 12, Frantziako errugbiko maila goreneko seigarren jardunaldiko partida batean, eta Pau Gipuzkoako hiriburuan hartzeko aukera ere aztertzen ari da, apirilaren 26an, larunbata, 22. jardunaldian.
Bi partidek futbol ligako geldialdi banarekin bat egingo lukete, beraz estadioa prest egongo litzateke.
Aviron Bayonnaisen bi aurkariek Anoetan jokatu zuten 2023an. Txuri-urdinek Paueren aurka galdu zuten (20-30) ligako partida batean, eta La Rochellek Bordele menderatu zuen Top 14ko final-laurdenetako partida batean (24-13). Lehenengo partidan 38.645 ikusle izan ziren, eta bigarrenean 39.314. Izan ere, Aviron Bayonnais estadioak, 13.500 eserleku baino ez ditu, eta horrek animatzen ditu lapurtarrak Donostiara etortzea.