Donostiarra sasoi punturik onenean iritsiko da Kontxako Banderara
Getariako ikurrina astindu dute Igor Makazagaren mutilek, Urdaibai zortzi ehunenekogatik gaindituta.
EuskoLabel liga bukatzeko bi jardunaldi falta direnean, Donostiarrak denboraldiko sasoi puntu onenera iritsi da. Zarauzko bandera astindu ondoren, Getariako ikurrina irabazi zuten atzo. Hau da, bi dira dagoeneko irabazi dituzten banderak.
Estropada bikaina jokatu zuen atzo Torrekua II ontziak, eta zortzi ehunenekogatik hartu zuten mendean Urdaibai ligako txapelduna. Are gehiago, helmugako argazkia beharrezkoa izan zen garailea nor izan zen jakiteko. Larunbatean, berriz, zazpigarren postuan bukatu zuten Ondarroako uretan.
Kontxako Banderaren atarian, Donostiarra lehiarako prest dago, eta igandetik aurrera etxeko estropada bideratzen eta irabazten ahaleginduko dira.
EuskoLabel ligako 17. jardunaldiko emaitzak.
EuskoLabel ligako 18. jardunaldiko emaitzak.