Martxan da berriro Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua
Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua martxan jarri du berriro Renfek, Abiadura Handiko Trenaren obrak direla eta 24 egunez etenda egon ostean.
Lanek iraun duten artean, AHTko obrak egiten aritu dira Loiolako eta Errenteriako Kaputxino inguruko tuneletan. Hala ere, azaldu dutenez, beste mozketa batzuk egitea ere aurreikusten dute: asteburu bat irailean eta datorren urteko abuztuan.