Abuztuaren 31ko ekitaldiek eta Kontxako Banderaren estropadek mozketak eta aldaketak eragingo dituzte
Mozketak eta Dbusen aldaketak eragingo dituzte Abuztuaren 31ko ekitaldiek eta estropadek. Abuztuaren 31n Bulebarra moztu egingo da 18:30etik 20:00era, gutxi gorabehera.
Gainera, abuztuaren 28an eta 29an sailkapen estropadak jokatuko dira, eta irailaren 1ean eta 8an Kontxako Bandera. Hori dela eta, hainbat aldaketa izango dira trafikoan: abuztuaren 26tik irailaren 1era arte Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat, Argazkilarien elkartetik aurrera. Baimendutako ibilgailuak bakarrik igaro ahal izango dira. Bestalde, irailaren 1tik 7ra Pasealeku Berria itxita egongo da lehenengo biribilgunetik aurrera, eta azkenik, irailaren 7ko 21:00etatik irailaren 8ko 15:00ak arte Argazkilarien Elkartetik aurrera itxita egongo da pasealekua.
Bestalde, Urgullerako sarbidea itxita egongo da estropada egunetan, sarrera dutenentzat izan ezik.
Kaiko egoiliarrak
Kaiko bizilagunek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO txartela dutenen baldintza berdinetan, abuztuaren 26tik irailaren 9ra arte, biak barne.
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (hamabost eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Gainera Hernani, Peñaflorida eta Kaia inguruko kaleetako hainbat aparkaleku erreserbatuta egongo dira traineruak daramatzaten ibilgailuentzat estropada egunetan.
Bidegorria
Pasealeku Berriko bidegorria moztuta egongo da abuztuaren 28 eta 29an, baita irailaren 1 eta 8an ere.