Bikoteak prest, Antiguako Pilota Txapelketako finalak jokatzeko
Larunbatean jokatuko dituzte finalak, goizeko hamaiketatik aurrera. Takillak, berriz, 9:00etatik aurrera egongo dira zabalik.
Bigarren finalerdien ostean, dagoeneko ezagutzen dira larunbateko finaletan lehiatuko diren bikoteak. Emakumezkoen artean, Olatz Arrizabalagak eta Leire Galeanok 22-15 gainditu zituzten Mirian Arraiza eta Miriam Arrillaga bart. Une oro, irabazleak aurretik joan ziren, Arrizabalagaren nagusitasunarekin. Larunbatean, Goiuiri Zabaleta eta Itxaso Erasun izango dituzte aurkari.
Promesa mailan, berriz, Oihan Etxeberriak eta Julen Sotilek Eñaut Lizeaga eta Intza Garaño gainditu zituzten 22-13ko emaitzarekin. Gorrien hasierako 2-0ekoaren ondoren, gazteenak izan ziren aukerak aurkitu zituztenak eta norgehiagokak aurrera egin ahala, nagusitzen hasi ziren. Larunbatean, Rekalde eta Elorz izango dituzte aurrez aurre.
Julen Alberdik eta Antton Apezetxeak 22 eta 17 irabazi zuten Sergio Gutierrez eta Aingeru Bernaolaren aurka. Maila oso altuko partidarik gogorrena izan zen eta bi bikoteak azken segundora arte borrokatu zuten. Irabazleek abantaila hartu zuten hasieratik, eta alde handiekin joan ziren, baina azken tantoek tentsioa izan zuten. Azkenean, Gutierrezek kanpora ateratako gantxo batek Apezetxeari eta Alberdiri txapela eskuratzeko aukera eman zien. Larunbat honetan, Fernandez-Azpiroz izango dituzte aurrean, nor baino nor gehiago.