Donostia Arraun Lagunak izan da azkarrena sailkatze estropada esanguratsuan
'Lugañenea' traineruarekin batera sailkatu dira Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio, hurrenez hurren.
Ezustekoen Kontxako Bandera ari da izaten. Emakumezkoen sailkatze estropadak aurreikuspenak irauli ditu, zazpi onenen artean espero ziren batzuk ez dutelako lortu, eta, espero ez ziren beste batzuek saria eskuratu dutelako.
Hutsik egin ez duena Donostia Arraun Lagunak izan da. Euskotren Liga eta txapelketa guztiak irabazita, denborarik onena egin dute Kontxako badian (10:55.32). Lugañenea ontziak dena astindu nahi du, eta prest dago datozen bi igandetarako.
Gainerako sei sailkatuak Tolosaldea, Astillero —ETE Ligako txapelduna—, Chapela –Galiziako ligako bigarren onena—, Hibaika, Kaiku eta Orio izan dira, hurrenez hurren. Zumaia oso gutxigatik, Hondarribia, Cabo eta Tiran kanpoan geratu dira. Horiek guztiak Donostiarrako nesken taldearekin batera ariko dira Kontxako Banderaren lehian.
Sailkatze estropadako denborak:
1. Donostia Arraun Lagunak 10:55.32
2. Tolosaldea 11:02.62 (+7.30)
3. Astillero 11:06.32 (+11.00)
4. Chapela 11:07.02 (+11.70)
5. Hibaika 11:11.16 (+15.84)
6. Kaiku 11:11.68 (+16.36)
7. Orio 11:12.06 (+16.74)
8. Zumaia 11:12.90 (+17.58)
9. Hondarribia 11:14.58 (+19.26)
10. Zarautz 11:18.54 (+23.22)
11. San Juan 11:19.08 (+23.76)
12. Cabo 11:23.18 (+27.86)
13. Tiran 11:25.34 (+30.02)
14. Deustu 11:43.10 (+47.78)
15. Amegrove 11:44.88 (+49.56)
16. Ondarroa 11:46.12 (+50.80)
17. Hernani 11:46.80 (+51.48)
18. Perillo 12:02.34 (+1:07.02)
19. Rianxo 12:06.38 (+1:11.06)
20. Castro 12:39.50 (+1:44.18)