Enpresaren azken proposamena onartu du Cementos Rezolako langileen batzordeak
Añorgako Cementos Rezola enpresako langileen batzar orokorra egin dute gaur, eta enpresaren azken proposamena onartu dute bozketa bidez. Enpresak astelehenean aurkeztu zien proposamena, eta iragarritako kaleratzeak bihartik aurrera efektibo egiten hasiko dela jakitean, enpresa batzordeak erabakia batzar orokorrera eramatea erabaki zuen.
LAB sindikatuak du gehiengoa enpresa batzordean, eta kritiko azaldu da ELA sindikatuak batzordean izandako jarrerarekin. “Bertaratutako langileei bozketan parte ez hartzeko irizpidea eman eta bozkatu nahi izan dutenak ez bozkatzeko presionatu dituzte”, salatu dute. “Modu honetara, langileen iritziaren gainetik sindikatuaren interes korporatiboa agerian geratu dela garbi utzi nahi dugu”, gaineratu dute.