Donostia Arraun Lagunakek irabazi eta errenta polita eskuratu du
Donostiarra laugarren izan da Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Orio eta Tolosaldea ere ohorezko txandan ariko dira datorren igandean.
Bizia eta ikusgarria izan da Kontxako Banderaren emakumezkoen lehen jardunaldia. Donostia Arraun Lagunakek aurreikuspenak bete ditu, eta denboraldi honetan onenak direla berretsi dute Kontxako badian.
Bigarren txandan aritu dira, eta estropada bikain bati esker irabazi dute lehen jardunaldia. Donostiarra, berriz, laugarren sailkatu da bigarren txandan, Tolosaldearekin lehia estua izan ondoren. Azkenik, Tolosaldea izan da bigarren, Donostiarra hirugarren eta Hibaika laugarren.
Lehen txandan, berriz, Oriok ez du areriorik izan. Sailkatze estropadan emandako maila dezente hobetu dute estropada ona eginez. Atzetik geratu dira Astillero, Chapela eta Kaiku.
Horiek horrela, datorren igandean Donostiako bi ordezkariak ariko dira ohorezko txandan, Oriorekin eta Tolosaldearekin batera.
Emakumezkoen lehen jardunaldiko sailkapen orokorra
1. Donostia Arraun Lagunak 10:28.26
2. Orio 10:37.36 (+9.10)
3. Tolosaldea 10:40.40 (+12.14)
4. Donostiarra 10:42.06 (+13.80)
5. Astillero 10:49.72 (+21.46)
6. Chapela 10:54.74 (+26.48)
7. Hibaika 11:01.88 (+33.62)
8. Kaiku 11:02.24 (+33.98)