Donostiako hiru traineruek helburu berbera dute
Lehen jardunaldian, Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra parez pare ariko dira bigarren txandan. Donostiarrako mutilek, berriz, arerio ezagunak izango dituzte bigarren txandan.
Kontxako Bandera astindu ahal izateko lehia hastera doa. 11:00etan abiatuko dira emakumezkoen zortzi traineruak, eta 12:00etan egingo dute gizonezkoen zortzi ontziek. Donostia Arraun Lagunakek eta Donostiarraren bi taldeek etxeko bandera astintzeko helburua dute. Gaur goizean, lehen jardunaldiko txanden eta kaleen zozketa egin dute Donostiako Udaletxean.
Emakumezkoak
Lehen txanda eta kaleak
1. Kaiku
2. Chapela
3. Astillero
4. Orio
Bigarren txanda eta kaleak
1. Hibaika
2. Donostiarra
3. Donostia Arraun Lagunak
4. Tolosaldea
Beraz, parez pare ariko dira nesketan hiriko bi ordezkariak. Iazko Kontxako Bandera aintzat hartuta, eta Euskotren ligan emandako erakustaldiaren ondoren, Donostia Arraun Lagunak da hautagai nagusia irabazteko. Lugañenea traineruak hirugarren Kontxako Bandera nahi du, eta Donostiarrak lehendabizikoa.
Gizonezkoak
Lehen txanda eta kaleak
1. Kaiku
2. Cabo
3. Hondarribia
4. Zierbena
Bigarren txanda eta kalea
1. Orio
2. Getaria
3. Donostiarra
4. Urdaibai
Donostiarra bigarren txandan ariko da, eta Eusko Label ligan arerio zuzen dituzten hainbatekin neurtuko dituzte indarrak. Pasa den urtean, Urdaibaik irabazi zuen Kontxako Bandera, eta laugarren bukatu zuen Donostiarrak.