Euripean oroitu dute Abuztuaren 31ko erreketa eta sarraskia
Atzo, abuztuaren 31n, 211 bete ziren tropa portugaldarrek eta ingelesek, espainiarren babesarekin, Donostia erre eta herritarren aurkako sarraskia egin zutenetik. Hori dela eta, urteroko legez, jarduera ugari zeuden antolatuta hirian, gertakariak oroitu eta hildakoak omentzeko.
Ordea, arratsaldean, euria barra-barra egin zuen, eta jarduera asko bertan behera gelditu ziren. Hala ere, udalak antolatutako egitarauko antzerkiaren zati bat eta Bulebarreko kioskoko omenaldia egin zituzten, euripean. Donostia Sutan elkarteak ere bere antzerki ibiltaria egin zuen iluntzean.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak arratsaldean egindako argazkiak ikusi ditzakezue: